Zer da IAT? Araudia eta motak
![que es itv](/sites/default/files/imagen/2022-09/2001-que-es-itv-cabecera-web-6.jpeg)
Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren helburua da zirkulatzen ari diren ibilgailuek gutxieneko segurtasun-baldintzak gainditzen dituztela bermatzea, arrazoi teknikoek eragindako istripu-arriskua murriztea eta ingurumena babesten laguntzea ihes-gasen isuriak murriztuz. Horretarako, legeak gutxieneko aldizkakotasun bat ezartzen du ibilgailuak pasatzeko, bai eta berrikuspenera joatera behartzen duten ezohiko egoerak ere.
IAT EPEAK: IAT IBILGAILU MOTAREN ARABERA PASATZEN DENEAN
Oro har, matrikulatuak dauden turismoak laugarren urtea betetzean, bere lehenengo ikuskapena pasatuko dute.
Ibilgailuen ikuskapen-maiztasunak 920/2017 Errege Dekretuan ezartzen dira.
Jarraian, ibilgailu mota ohikoenak erakutsiko dizkizugu. Hala ere, informazio zehatzagoa nahi izanez gero, kontsulta ezazu gure estaziorik hurbilenean. Kontuan izan antzinatasuna kalkulatzeko lehen matrikulazio-data hartu behar dela, zure ibilgailuaren zirkulazio-baimenean inprimatuta datorrena.
![itv-ciclomotores](/sites/default/files/inline-images/itv-ciclomotores.jpeg)
BI GURPILEKO ZIKLOMOTORRAK:
- 3 urte arteko antzinatasuna » salbuetsita
- 3 urtetik gorako antzinatasuna » 2 urtean behin
MOTOZIKLETAK, HIRU GURPILEKO IBILGAILUAK, KUADRIZIKLOAK, QUAD-AK, HIRU GURPILEKO ZIKLOMOTORRAK ETA KUADRIZIKLO ARINAK:
- 4 urte arteko antzinatasuna » salbuetsita
- 4 urtetik gorako antzinatasuna » 2 salbuetsita
![itv-turismos](/sites/default/files/inline-images/itv-coches_0.jpeg)
TURISMO PARTIKULARRAK
- 4 urte arteko antzinatasuna » salbuetsita
- 4 eta 10 urte bitarteko antzinatasuna » 2 urtean behin
- 10 urtetik gorako antzinatasuna » urtero
![itv-ligeros](/sites/default/files/inline-images/itv-furgoneta.jpeg)
IBILGAILU ASTUNAK (BGM 3.500 KG-TIK GORAKO KAMIOIAK ETA ATOIAK)
- 2 urte arteko antzinatasuna » salbuetsita
- 2 eta 6 urte bitarteko antzinatasuna » 2 urtean behin
- 6 eta 10 irte bitarteko antzinatasuna » urtero
- 10 urtetik gorako antzinatasuna » 6 hilean behin
![itv-vehículos-pesados](/sites/default/files/inline-images/itv-vehiculos-pesados.jpg)
IBILGAILU ASTUNAK (BGM 3.500 KG-TIK GORAKO KAMIOIAK ETA ATOIAK)
- 10 urte arteko antzinatasuna » urtero
- 10 urte gorako antzinatasuna » 6 hilean behin